XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PROPIETATE KIMIKOAK

Elementu hauetarik batzu oso elektronegatibo dira, azido ezorganikoetan disolbatuz.

Beste batzu oso nobleak dira, korrosioa biziki ongi suportatzen dutenak.

Oxidazio-graduak ugari dira; konplexuak ematen dituzte.

Ezmetaleekin intsertzio konposatuak ematen dituzte, batez ere arradio txikia dutenekin (nitrogeno, boro, hidrogeno, karbono,...).

Konposatu arruntetaz gain, karbonikoak, metale-karboniloak, sandwich-konposatuak eta beste konposatu ez-arruntak ematen dituzte.

Asko katalisatzaileak dira.

OXIDAZIO-GRADUA

Arruntenak beti positiboak; ez-arruntak positiboak edo negatiboak izan daitezke (zeroa tartean dagoelarik).

Arruntenen karakterea ematen da datozen laukietan.

LEHEN TRANTSIZIO-SERIEKO OXIDAZIO-GRADUAK